XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egun on, Dunixi! esaten dio Galindok.

Egun on! erantzuten dio harek.

Barka, baina orain lan handia daukat.

Zer nahi duzue? Hemen daukagu kotxe bat zuretzat, esaten dio Galindok.

Kotxe ederra benetan. Har giltzak. Erdu eta ikus.

Eman guri berrehun mila (200.000) pezeta, eta zurea da kotxea.

Dunixi Hiribarnek kotxeari begiratzen dio, eta barre egiten du.

Bai, kotxe ederra da, dio berak.

Aldatu ahal dizkiot motorearen eta matrikularen zenbakiak.

Gero beste kolore batez pintatu ahal dut kotxea eta prezio onean saldu.

Etor bihar eta hitz egin nirekin.

Berrehun mila (200.000) pezeta ezin dizkizuet eman, baina bai ehun eta berrogei ta hamar mila (150.000).

Portu kotxeko gauzak ikusten ari da.

Begira! dio berak poz pozik.

Kamera fotografiko bat! Oso garestia, gainera!.

Beharbada, hori ere erosiko dizuet, esaten du Dunixik.

Lapurrek barre egiten dute.

Portu kotxeko gauzak ikusten ari da.